Sekuentzia Didaktikoa Diseinatzen.
UNITATE DIDAKTIKOA
Didaktika Orokorra
Haur Hezkuntzako Gradua
2017/2018 ikasturtea
Tutorea: Oihana Otazu
Egileak: Álvarez Rodríguez, Maialen
Arruabarrena Lizarraga, Itsasne
Céspedes Lizarralde, Maialen
Cuevas Nart, Aroa
GA1
FAMILIAREN EZAGUTZA
Aurkibidea
- Justifikazioa ……………………………………………………………………………………………...…………..
- Oinarrizko zehar konpetentziak ………………………………………………………………….………...
2.1 Konpetentziak emozionalak ……………………………………………………………………………..
- Helburu orokorrak eta didaktikoak ………………………………………………………………..……
- Edukiak …………………………………………………………...
- Metodologia …………………………………………………..
- Justifikazio teorikoa ……………………………………
- Baliabideak eta IKT tresnak ………………………….
- Taldekatzea eta antolatzea ……………………………..
- Jarduerak ………………………………………………
- Arazo-egoera ………………………………………
- Ariketa sorta ………………………………..
- Ebaluazioa …………………………………………..
- Mota justifikatu …………………………….
- Irizpideak eta adierazleak …………………………...
- Moduak eta tresnak ………………..
- Justifikazioa.
Gure unitate didaktikoa 4-5 urteko haurrekin egiteko pentsatuta dago. Horregatik, orain arte aipatutako guztia jarduera desberdinen bidez landuko dugu.
Gaur egungo gizartean mota askotariko familiak aurkitu ditzakegu. Azken urteotan aldaketak nabariak izan direnez, komenigarria ikusten dugu eskolak gai honetan esku hartzea. Izan ere, eskolan familia estruktura anitz daude eta gelan lantzea hauen sailkapena eginez egokia izango litzateke.
Unitate didaktiko honen xedea, haurrak txikiak direnetik gai honetan murgiltzea, errespetatzea eta kontzientziatzea familia mota ugari daudela da. Egoera normalizatu nahian, ekintzen bitartez denen parte hartzea sustatzea komenigarria ikusten dugu.
Argi dago haurren garapen psikologikoan familiako testuingurua eta bertan ematen diren harremanak garrantzi handia dutela. Beraz, honen egitura ez du ezer determinatzen. Garrantzitsua ikusten dugu familia motak desberdintzeaz gain, baita ere azpimarratzea amankomunean dituzten gauzak. Hau da, haien arte desberdintasunaren barnean berdinak direla adieraztea.
2. Oinarrizko zehar konpetentziak
Oinarrizko zehar-konpetentziak zentzua ematen diete oinarrizko hezkuntzaren eta bizitza osorako heziketaren ardatz eta funtsei.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:
Konpetentzia hau komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan erabiltzen da. Dakigunez, komunikazioa funtsezkoa da alderdi indibidual eta sozialean.
Gure kasuan, familiei buruz hitz eginda, uste dugu haurrak gai izan behar direla besteei azaltzeko ze familia mota daukaten, esaldi sinple eta zehatzekin, “nik bi ama ditut” esate baterako.
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia:
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da. Ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea. Norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko erabiltzen da. Konpetentzia hau funtsezkoa da bizitza osoko etengabeko prestakuntza lantzeko.
Konpetentzia hau lantzeko erabaki dugu, haur bakoitzak bere familia marraztea eta bukatzerakoan denen artean hitz egitea. Horrela haur bakoitza ikasiko du familia mota desberdinak daudela.
- Elkarbizitzarako konpetentzia:
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da. Gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
Konpetentzia hau lantzeko bururatu zaigu ipuin bat erabiltzea. Ipuin horretan familia mota desberdinak agertzen dira. Ipuin honen bitartez beraiek konturatuko dira familia mota asko daudela eta denborarekin familia motak aldatu direla. Ipuin honen izena Familiario da.
- Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia:
Ekimenez jardutea eta prozesu ekintzailea ausart eta eraginkor kudeatzea da egoera eta testuinguru pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihur daitezen.
Konpetentzia hau lantzeko, ahozko galdetegi sinple bat egingo dugu familia motei buruz beraiek pentsatzen dutena esateko eta parte hartzeko. Adibidez: Famili batean bi ama egon daitezke? Baita ere gaiari buruz zalantzak badituzte galdetzeko eskatuko diegu.
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia:
Norberari bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egiteko erabiltzen da.
Gure gaiari dagokionez, prestatu ditugun jarduerak landu eta gero galdetu ahal diegu nola sentitzen diren bere familian.
2.1 Konpetentzia emozionalak
Gaur egun, haurren munduan asko murgiltzen gara. Dakigunez, emozioak zein sentimenduak garrantzizkoak dira haurraren etapan. Horregatik komenigarria da haur hezkuntzan, hezkuntza emozionalarekin lanean hastea.
Lau abilezi aurkitzen dira, adimen emozionalari buruz (Mayer & Salovey, 2009) aipatu zuen moduan:
- Lehenengo pausua emozioak identifikatzen jakitea da, hau da, kontziente izatea zenbat emozio dauden, zer momentuan diren egokiak erabiltzen eta adierazten jakitea.
- Bigarrenez, emozioak erabiltzea. Horretarako, egokia da etxeari dagozkion lanak emozio desberdinekin elkarlotzea, esate baterako. Garrantzizkoa da ere emozioak pentsamenduan eragiten uztea.
- Hirugarren, emozioak ulertzea, hau da, emozioei zentzua edo esanahi bat bilatzea.
- Azkenik, emozioak kudeatzen jakitea. Hortaz, emozioei irekiera bat ematea eta pentsamenduan emozioak integratzea garrantzitsua izango da.
Guzti hau betetzen bada, haurra kalitatezko hezkuntza bat lortuko du bere beharretara egokituko dena, bere emozioak bideratuko baititu.
3. Helburu orokorrak eta didaktikoak
Helburu orokorrak
Helburu orokorretaz ari garenean, 3 esperientzia eremu bereizten ditugu: norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta hizkuntza komunikazioa eta adierazpena.
- Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala:
- Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela ikustea, autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak gara ditzan.
- Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko.
- Ingurunearen ezaguera:
- Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean.
- Ingurune fisikoa, naturala eta soziala aztertzea eta esploratzea eta hauek ezagutzeko interesa erakustea, sentipenak garatzeko eta ingurunera segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.
- Hurbileko gizarte taldeen ezaugarri ekoizpen kultural eta bizimoduak ezagutzea eta identifikatzea, horrela konfiantza, errespetua eta estimazioa sortzeko.
- Hizkuntza: komunikazioa eta adierazpena:
- Arian-arian, ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.
Helburu didaktikoak
Aukeratutako helburu orokorretan oinarrituz, gure helburu zehatz edo didaktikoak azalduko ditugu.
Landuko ditugun helburu didaktiko hauek, haurraren hainbat gaitasun zehazteko planteatu dira. Haurrekin jorratu beharreko helburu hauek sinpleak nahiz zehatzak izan beharko dira, izan ere, bere gaitasunei egokituak egongo baitira. Beraz, helburu hauek lantzen goazen heinean, ikasleak bere gaitasuna garatzen joango da.
Hauek dira, beraz, unitate didaktiko honentzat egokiak diren helburu zehatzak:
- Gelakide guztiak berdin tratatu eta errespetatuko dira, familia desberdinak daudela jakitea eta hauek errespetatzen ikastea.
- Desberdintasun sozialak, historikoak eta kulturalak ezagutzea.
- Eskolako materialaren bitartez, ikasi duten guztiaz jabetu ondoren, marrazki, eskulan, irakurketa, argazki eta horrelakoen bitartez gurekiko dauzkaten desberdintasunez jabetzea, beti ere, modu dibertigarri edo entretenigarri batean.
- Egiten diren ekintzetan ezberdinetan gogotsu parte hartzea.
- Galderak erantzuten jakitea eta hauei buruz hausnartzea. Hauek inguruarekin erlazionatuta daude.
4. Edukiak
- Zer den familia eta familia motak.
- Familiako kideak eta haien arteko erlazioak.
- Bakoitzak dauzkan zeregin eta betebeharrak.
- Zuhaitz genealogikoaren bitartez familiaren historia ikasiko da.
- Urteetan familian egon diren aldaketak aztertuko dira (osasunak eragindakoak).
1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea
- Norberaren ezaugarriak, ahalmenak eta mugak balioetsi eta, arian-arian, onartzea.
- Eskuzko eragiketak koordinatu eta kontrolatzea eta egokitasunez erabiltzea sarri erabiltzen
- diren tresnak.
- Konfiantza izatea norberaren ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte hartzea eta saiatzea.
- Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko interesa izatea eta gelakideek egindako proposamenak balioestea.
- Antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea.
2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean
- Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.
- Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea.
- Eguneroko bizitza antolatzen duten arau kolektiboak eztabaidatzea, hausnartzea, balioestea eta betetzea.
- Hastapenetako zer gizarte taldetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea. Familia-ereduak, senidetasun-harremanak...
- Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen garrantzia balioestea.
- Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi sexista batzuk identifikatzea eta baztertzea.
- Norberak egiten dituen eta ingurunean egiten diren jarduera soziokulturalak balioestea eta horietan parte hartzea; norberaren nortasun-zeinuetako batzuk ezagutzea.
3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
- Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezagutzea. Jaiotzaren eta heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko aieru edo konjeturak egitea.
5. Metodologia
5. 1 Justifikazio teorikoa
Gure metodologia konstruktibismoan oinarritzen da. Konstruktibismoa, ikaskuntza prozesuaren garapenean oinarritzen den teoria bat da. Ikaslea da prozesua eraikitzen duena.
Konstruktibismoaren pedagogiak dio, ikasleari tresnak eman behar zaizkiola bere egunerokotasuneko egoerei aurre egin ahal izateko, eta testuinguru desberdinen bitartez prozedura anitz eraikitzeko.
Era honetan, ikasleak ezagutza berriak bereganatuko ditu eta bere pentsamenduak eraikitzen lagunduko diote.
Konstruktibismoa beste metodologia guztiak bezala bere alde onak ere baditu, hala nola, haurren autonomia bultzatzen du, ikasleen interesetatik abiatzen denez, motibagarria da. Ahozko adierazpena lantzen laguntzen du eta haur bakoitzak dituen ezagutzetatik abiatzen da.
5. 2 Baliabideak eta IKT tresnak
Gure unitate didaktikoa aurrera eramateko ez ditugu IKT tresnak beharko. Hau da, erabiliko ditugun materialak ipuina eta eskulanetarako materiala izango dira.
Gelan ez daukagun baliabide garrantzitsuenetariko bat, eta haurrek etxetik ekarri beharko dutena, beraien familiaren argazkiak izango dira. Horretarako gurasoei gutun baten bitartez eskatuko zaie, saio horretarako, haurrek argazkiak ekartzea.
5. 3 Taldekatzea eta antolatzea
Gelan 20 haur izango dira. “Zuhaitz genealogikoa” eta “Familiak ezagutzen” jarduerak aurrera eramateko, 5eko 4 talde egingo dira, eta talde bakoitza mahai batean kokatuko dugu.
“Familiario” liburuaren jarduera aurrera eramateko, aldiz, guztiak gelaren erdigunean kokatuko dira borobil batean eserita, eta irakasleak banan-banan familia bat sortzeko eskatuko die.
6. Jarduerak
6.1 Arazo egoera
Izenburua
|
Familia mota desberdinak.
|
Eremua
|
“Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren
ezagueraren eremua” eta “nortasunaren eraikuntzaren eta
komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”.
|
Adina
|
4-5 urte.
|
Testuingurua
|
Gure gelako haur batek ama bat eta aita bat eduki beharrean bi ama dituelako bazterkeriak eta burlak jasotzen ditu. Horretarako, familia mota desberdinak lantzeaz gain, aniztasuna, enpatia eta errespetua bezalako baloreak landuko ditugu.
|
Arazoa
|
Haur hau baztertua izaten ari da bere gelakideengatik eta maiz burlak jasotzen ditu. Arazo konpondu ahal izateko, hainbat jardueraz baliatuko gara, haurrak ikus dezaten egoera normala dela.
|
Xedea
|
Esan bezala, aniztasuna, enpatia, errespetua eta abar bezalako baloreak landuko ditugu familia mota ezberdinak landuz. Honen bitartez, egoera hau normalizatzea eta gure egunerokotasunean integratzea nahi dugu.
|
Helburuak
|
|
Ataza
|
Hiru egun zehar landuko dugu gai hau. Egun bakoitzeko jarduera bat burutuko dugu, hala nola, zuhaitz genealogikoa, marrazkia eta ipuin kontaketa. Hauen bidez,haurrak, familia motak eta hainbat balore barneratuko dituzte.
|
Jarraibideak
|
|
6. 2 Ariketa sorta
Izenburua
|
Zuhaitz genealogikoa.
|
Helburua
|
|
Materiala
|
|
Espazioa
|
Haurren ohiko gela.
|
Denbora
|
Jarduerak hiru egun desberdinetan egingo dira. Haur bakoitzak behar duen denbora izango du, baina ordubete gehienez.
|
Deskribapena
|
|
Egokitzapenak
|
Familiaren arabera zuhaitza desberdina izango da (nuklearra, monoparentala…).
|
Izenburua
|
“Familiario” liburua.
|
Helburua
|
Familia desberdinak ezagutzea eta lantzea.
|
Materiala
|
Familiario liburua.
|
Espazioa
|
Haurren ohiko gela.
|
Denbora
|
Jarduerak hiru egun desberdinetan egingo dira. Jarduera hau ordubetekoa izango da.
|
Deskribapena
|
|
Egokitzapenak
|
Nahi duten haurrek bere familia motari buruz hitz egin dezakete liburuaren bitartez nolakoa den azalduz.
|
Izenburua
|
Familiak ezagutzen.
|
Helburua
|
|
Materiala
|
|
Espazioa
|
Haurren ohiko gela.
|
Denbora
|
Jarduerak hiru egun desberdinetan egingo dira. Haur bakoitzak behar duen denbora izango du, baina gutxi gora-behera ordubete.
|
Deskribapena
|
|
Egokitzapenak
|
|
7. Ebaluazioa
Ebaluazioa hezkuntza-prozesuaren zati bat da eta hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko balio behar digu. Ebaluazio ezinbestekoa da taldeko ikasleen aniztasunaz egoki arduratzen garen eta ikasleei aurrera egiteko eta garatzeko balio diezazkieketen esperientzia egokiak eskaintzen dizkiegun jakiteko.
Horretarako, ikasleak banaka ebaluatuko dira, hala ere, taldearen aurrerapenak ere kontuan izango ditugu. Gainera, prozesu jarraitua eta etengabeko gisa planteatuko dugu.
7. 1 Mota justifikatu
Gure ebaluazioa behaketa erregistroan oinarrituko da. Behaketa horretan haurrak egindako ariketak, unitate didaktikoarekiko erakutsitako interesa, gainontzeko ikaskideekiko izan duen jarrera etab hartuko dugu kontuan.
Ez dugu idatzizko frogarik egingo adin honekin oraindik idazketa ez dutelako menderatzen. Ahozko froga egitea ordea, posiblea izango da. Ondorioz, haurrei landutakoari buruz hainbat galdera burutuko dizkiegu eta horren bitartez behatuko dugu ea gure helburuak bete diren.
7. 2 Irizpideak eta adierazleak
Haur Hezkuntzako etaparako ebaluazio-irizpideak behatu eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.
1. Eguneroko jarduerek eta gizarteko gertakizun garrantzitsuek denboran duten segida identifikatzea eta aurrez adieraztea, eta, horretarako, oinarrizko denbora-nozioak behar bezala erabiltzea.
- Ea erabiltzen dituen oinarrizko denbora-nozioak bere jarduera antolatzeko eta gertakarien segida aipatzeko.
2. Ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adieraztea, eta ingurune naturaleko elementuen arteko elkarmenpekotasun-harremanak ezartzen hastea.
- Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk.
- Ea identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa.
3. Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, eta, horretarako, erreferentziazko gizarte taldeetan modu aktiboan parte hartzea.
- Ea identifikatzen dituen kide deneko gizarte-taldeen ezaugarriak.
- Ea kortesia-arauetariko batzuk errespetatuz parte hartzen duen gizarte-harremanetan (agurtu, hizketan ari denari begiratu, txandari itxaron.
- Ea onartzen duen bizikidetzako zenbait arau ezartzea beharrezkoa dela.
- Ea ingurukoengan emoziorik eta sentimendurik identifikatzen duen, eta bere bizipenekin lotzen dituen.
- Ea identifikatzen dituen inguruan berezkoak diren zenbait adierazpen kultural.
7. 3 Moduak eta tresnak
Gure jarduerak ebaluatzeko erabiliko dugun tresna nagusia behaketa txantiloia izango da. Hezitzaileak haurrak jarduerak egiten ari diren bitartean behatuko die eta behaketaren ondoren jasotako informazioarekin taula batzuk beteko ditu haur bakoitzari buruz. Jarduera bakoitza taula batekin ebaluatuko da.
ZUHAITZ GENEALOGIKOA
|
Ikaslea:
|
1
|
2
|
3
|
Bere familia identifikatzen du
| |||
Bere kokapena familian identifikatzen du
| |||
Bere familiaren egitura daki
| |||
Familia mota desberdinak identifikatzen ditu
| |||
Motrizitate fina egokia dauka
| |||
Besteekin komunikatzeko gai da
| |||
Beste familiekiko errespetua adierazten du
| |||
Hitz egiteko txandak errespetatzen ditu
| |||
Gelako materiala zaintzen du
| |||
Emozioak zein sentimenduak adierazten ditu
|
1 Gutxi
2 Zailtasunekin
3 Erabat
“FAMILIARIO LIBURUA”
|
Ikaslea:
|
1
|
2
|
3
|
Familia mota desberdinak daudela ohartzen da
| |||
Bere familia mota ez den beste bat sortzen du
| |||
Berea familia nolakoa den azaltzeko gai da
| |||
Besteekin komunikatzeko gaitasuna dauka
| |||
Beste familiekiko errespetua adierazten du
| |||
Hitz egiteko txandak errespetatzen ditu
| |||
Gelako materiala zaintzen du
| |||
Emozioak adierazte ditu
| |||
Irakaslea ipuina azaltzen duen bitartean adi egiten da
|
1 Gutxi
2 Zailtasunekin
3 Erabat
FAMILIAK EZAGUTZEN
|
Ikaslea:
|
1
|
2
|
3
|
Bere familia marrazteko gai da
| |||
Familia mota desberdinak identifikatzen ditu
| |||
Bere familia nolakoa den azaltzeko gai da
| |||
Motrizitate fina egokia dauka
| |||
Besteekin komunikatzeko gaitasuna dauka
| |||
Beste familiekiko errespetua adierazten du
| |||
Hitz egiteko txandak errespetatzen ditu
| |||
Gelako materiala zaintzen du
| |||
Emozioak adierazten ditu
|
1 Gutxi
2 Zailtasunekin
3 Erabat
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina