Haurtzaroko oroitzapenak

Haurtzaroko oroitzapenak

Denok badugu edozer haur hezkuntzako etapan guretzat garrantzitsua izan dena eta gaur egun garrantzia edukitzen jarraitu dezakeena. Jarraian gure objektu garrantzitsuak erakutsiko dizkizuegu.



Panpin hau oso garrantzitsua da niretzat. Txikitatik daukadan objektu bat da, bi urte bete nituenean oparitu zidaten eta egunero berarekin jolastu eta lo egiten nuen. Txikia nintzenean eta negar gogoa sartzen zitzaidanean beti hartzen nuen eta besakartzen nuen.

Oraindik daukan objetu bat da, hau da, naiz eta etxetik aldatu 12 urterekin berekin eraman nuen zakarrontzira bota beharrean oso objektu pertsonala delako niretzat.





Argazkian agertzen den argazki kamera Maialen-tzat lehenengo argazki kamera izan zen eta hiru urte zituenean oparitu zioten. Edonora eramaten zuen benetako argazki kamera bat izango balitz bezala.

Bere familia eta lagunei argazki bat aterako bazien bezala jartzea eskatzen zion eta oroitzapen oso onak ekartzen zaizkio.





Maialen Álvarez-entzat haurtzaroan garrantzia izan duen objektua bere txikitako goilara izan da. 

Objektu hau aukeratzearen arrazoia, oroitzapen asko ekartzen dizkiolako da, izan ere, goilara horrekin zehazki, hasi zen bere lehenengo goilarakadak hartzen eta eskuekin jan beharrean, ez zikintzen lagundu zion. 







Aroaren kasuan, argazkian ikusi dezakezuen bezala, sirenatxoaren pelikula dago. Txikitan ikusitako lehenengo filma izan zen eta oparitu zioten lehena ere.

Arratsaldero eskolatik bueltan ikusten zuen. Amak behin kontatu zion  negar egiten zuen bakoitzean, lasaitzeko modu bakarra, pelikula honen abestiak abesten ziotenean zela.













Amaitzeko, argi dago arrazoi desberdinengatik gure haurtzaroa objektu desberdinekin erlazionatzen dugula: lagungarriak izan direlako momento zailetan, ondo pasatzearekin lotzen dugulako, zerbait egiten ikasteko baliagarria izan delako, etab. Baina badago berdina duten zerbait, guztientzat emozionalki oso objektu garrantzitsuak izan direla.



Iruzkinak

Mezu ezagunak