Dekretuaren analisia



1ª ARIKETA: HHko DEKRETUAREN GAINEKO HAUSNARKETA

1.- Zein iritzi duzue dekretuaren inguruan? Arrazoitu.
Gure iritziz funtsezkoa da hezkuntzan dekretu bat  egotea oinarri batzuk egoteko nahiz eta asko ez bete.

2.-  Zein atal dira zuen ustez egokienak? Zergatik?
Anistasunaren trataera , hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak. Komunitatean bizitzeko garrantzitsua delako.

3.- Eta desegokienak? Zergatik?
Ebaluazioa eta mailaz igotzea. Naiz eta garrantzitsua izan gure ustez  garrantzi handiagoa dute.

4.- Dekretuak egungo egoerari erantzuten duela uste al duzue? Zergatik?
Bai, baino gabezia batzuk daude.

5.- Zein aldaketa proposatuko zenituzke? Zein onura ekarriko lituzke proposatutako aldaketa horiek? Arrazoitu.
Gurasoak parte ez hartzea bere haurra kurtsoa erreìkatzeko orduan, objektiboek ez direlako. Aldaketa hau, azken finean, haurrentzat onuragarria izan delako.

2ª ARIKETA: CURRICULUMA: SARRAMONA LOPEZ-EN ARTIKULUAN OINARRITUZ.

1.- Zer da curriculuma?
Legez, ezarritako maila akademikoak erdiesteko ikastetxeek landu behar dituzten preskripzioen multzoa.

2.- Zein iturri desberdintzen ditu? Azaldu bakoitza.

-Oinarri filosofikoa: Gizakiarentzat onuragarria dena curriculumaren bidez lortu nahi diren oinarrietan zehazten da. Ikusmolde antropologikoa du.
- Oinarri soziopolitikoa: Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio soziala islatzen da curriculumean eta bertan azaltzen da zertarako nahi den gizartea sustatu. Curriculumak bitartekari  lana egiten du subjektuaren eta testuinguruaren artean, baita ere ikasle eta kulturaren artean.
- Oinarri pedagogikoa: Irakasleen esperientzien oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen du. Curriculum pedagogikoa hainbat galderei erantzuteko balio digu. Zer merezi du ikasleak, noiz antolatu behar da prozesu didaktikoak, non egin behar da hori etab. Horreri ebaluazioa gehitu behar zaio.
- Oinarri psikologikoa: Derrigorrezkoa da ezagutza psikologikoak curiculumma garatzeko eta baita ere ikaskuntza prezesuaren izaera psikologikoaz jakitea.
- Oinarri epistemologikoa: Jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da curriculuma. Epistemologiaren ikuspuntua kontuan hartu behar da curriculumaren plangintza eta aplikazioa zehatza egiterakoan.

3.-Zein curriculum maila desberdintzen ditu? Azaldu bakoitza.

1.- Lehen maila: Bete beharreko curriculum diseinua: Oinarizko curriculum diseinua (OCD). Hezkuntza arloko administrazioen aginduak: MECren eta Autonomia Erkideoen eskuduntza.

2.- Bigarren maila: Ikastetxeko curricuum diseinua: Ikastetxearen eskuduntza.

3.- Hirugarren maila: Gelako programazioak: Ikastetxearen eskuduntza.

4.- Zeintzuk dira curriculumaren atalak? Azaldu bakoitza.

- Helburuak: Hezkuntza prozesuaren bitartez lortu nahi diren asmoak.
- Konpetentziak (Heziberri 2020):
- Edukiak: Jakintzen edo kulturen lormen ultzoa zendatzen dute ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako.
- Metodologia (Baliabideak, izaera (metodología mota)):Metodologiaren estrategiak diseinatzea berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten.
- Jarduerak (arazo egoerak, integrazio egoerak):
-  Ebaluazioa: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da.

5.- Zer da curriculum ezkutua? Zertarako balio duela uste duzue? Beti ematen dela uste al duzue? Zergatik?

Eskolaren eraginoetik kanpo geratzen diren baina eskolaren barruan ematen diren jakintzak. Hezkuntza ez-formalean ere gertatu daiteke egitura badago. Transmititzen diren balioak, intentzioarekin edo intentzio gabe. Adibidez, liburu bate do beste aukeratzera balore zehatzak transmititzeko.


Iruzkinak

Mezu ezagunak